XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Probako izenetatik % 90 erabiltzen zituzten, batez beste, taldeko haurrek.

Egiturak neurtzerakoan, hogeitamabi egitura erabili ziren oinarri bezala.

Ulermenaren aldetik ez zegoen atzerapenik, nahiko ongi ulertzen zuten oinarrizko euskaran adierazten zitzaiena.

Adierazpenari dagokionez, bazeuden taldean nahiko ongi mintzatzen zirenak, baina gehienetan era bateko edo besteko zailtasunak agertzen ziren ulertzen zutena hitzez adierazteko orduan.

Deklinabidea poliki erabiltzen zuten kasu gehienetan.

Aurten ere ebaluaketa berriro egiteko asmoa dugu.

Horrelako ebaluaketak egiteko, teknikoak behar ditugu, irizpide berak dituzten pertsonak, ez bait dago tresna egokirik guk neurtu nahi ditugun helburuak aztertzeko.

Esperientzia berriaren eskakizunak

Horrelako esperientzia bat aurrera eramateko, taldeek txikiak izan behar dute; izan ere, denek hartu behar dute parte eguneroko ariketetan.

16tik gorako taldeak haundiegiak dira gure ustez.

Bestalde, lan honi ekin behar dioten irakasleek prestakuntza egokia beharko lukete.

Orain arte borondate hutsez aritu gara.

Horregatik, galduta bezala aurkitu izan gara hainbat eta hainbat aldiz, askotan zer egin behar dugun eta nora goazen jakin gabe.

Lan honetan ari garenok elkar animatuz egin dugu aurrera.

Laguntza falta izugarria izan dugu, bai Juntaren aldetik, bai Erakunde ofizialen eta beste irakasleen aldetik.

Baldintza hauetan laguntza morala behar dugula uste dugu.

Erdaldunen geletan gaudenok hilean behin elkartu beharko genuke, elkarren berri jakiteko eta nork bere esperientzia besteei ezaguterazteko.

Lanez gainditurik gaudenez gero, egokia izango litzateke hilero arratsalde batez liberaturik egotea.

Bukatzeko, esan dezagun sei gela daudela Beasaingo ikastolan haur erdaldunentzat.

Erabiltzen ditugun materialak honako hauek dira: Pintto, Tina eta Ton (filminak), Santillana-ren muralak; Txilibitu danbolin; Hezkuntza eta Zientziarako Ministraritzaren liburua (6.a), eta beste zenbait liburu.